__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
EN PICADO
FORMATU HANDIKO IKUS ENTZUNEZKO ERAKUSKETA.
Lan eszeniko batek, bere funtsa galdu gabe, pantailan nola erakutsi daitekeen pentsatzeko beharrak bultzatuta, konpainiak proiektu eta kolaborazio ezberdinak garatu ditu 2014az geroztik hainbat artista bisualekin, hala nola Eva Borner, Jesús Robisco, Asier García eta Iñaki.Alforja.
EN PICADO, konpainiaren azken sorkuntzaren izenburua da. 5 dantzari eta bi musikarirentzako ekoizpena da. Erakusketaren lehen helburua, bisitariei dantza pieza bat "barrutik" bizitzeko aukera eskaintzea da, hau da, interpreteek ikuskizunaz duten ikuspuntu pribilegiatuez gozatzea.
Horretarako, erakusketak gela berean banatutako 8 pantaila aurkezten ditu, 2,5m x 1,5m-ko gutxi gorabeherako neurriekin bakoitza. Haietan, jatorrizko lanaren ikuspuntu eta xehetasun desberdinak partekatzen dira. Pantailen antolamenduak, bisitariak espazioan zehar ibiltzera gonbidatzen ditu. Pantailez gain, espazioak jatorrizko piezaren eszenografia ere integratzen du. Horrela, zuzenean gozatuko dituzte bisitariek pantailetan erakutsiko diren ikuspuntuetariko batzuk.
Erakusketak 17 minutuko iraupena dauka eta loop moduan behin eta berriro errepikatzen da. Horrek, loop bakoitzean esperientzia ezberdina eskaintzeko aukera errazten du (zuzeneko musikarekin, zuzenean dantzariak, off ahotsarekin edo ahotsik gabe...).
Erakusketa LEKUONA, Kensa Produkzioak eta Carmen Bellas-ekin elkarlanean estreinatu da.
ESTREINALDIA
Lekuona Sorkuntza Fabrika, Errenteria.
Abenduaren 1etik 12ra.
__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
DINGZIHU
FORMATU HANDIKO IKUS-ENTZUNEKO INSTALAZIOA.
AI DŌ PROJECT eta Eva Borner artistaren arteko elkarlaren emaitza den instalazioaren izena da Dingzihu. Pantaila ezberdinez osatutako instalazioa da, eta haietan, Shnaghai hiriran grabatu eta sortutako proiekzioez dago osatua.
Loop moduan, behin eta berriro errepikatuz proiektatzen den lan honek, norberaren idealen inguruko gogoetara gonbidatuz, sufrimendu, balio propio, helburu eta etsipenaren inguruko hausnarketara aurkezten du.
Pantailatan ikus daitezken imaginek Bigarren Mundu Gerrako konzentrazio-kanpotatik bizirik irten zen Victor Frankl neurologoaren irudi eta pentsamenduaren ingurukoak dira batetik, eta bestetik, espekulazio urbanistikoaren ondorioz beren etxebizitzetatik alde egitea uko egiten dieten pertsonen ingurukoak; etxebizitza tradizionalen (destrucción) eraispenaren eta eszenatoki urbanistiko modernoak (bereziki dirudunentzako eraikitakoak) eraikitzearen ondorio den memoria historikoaren suntsipena.
Instalazioaren izenburua, Dingzihu, hitz txinatar bat da, eta “azkazal etxea” da bere esanahia. Oraindik ere tente mantentzen diren etxebizitzei dagokien definizioa da: Modernizatzear eta eraikitzeko bidean (baita, kasurik okerrenean, guztiz bukatutako esparruan) dagoen ingurune baten erdian hiltze baten modura lurrera eusten diren etxebizitzak alegia.
Berreraikitze prozesuan dagoen Shanghai hiriko ingurune bati dagozkio pantailatan agertzen diren irudiak: munduko hiririk handienetariko bat, garapen ekonomikoaren eta ekialdeko lurraldeen bilakaeraren adierazgarria, eta mundu osoko erreferente bilakatzen ari dena.
Behin botere mundial izandakoa ziur aski laster botere mundial izango denari aurrez-aurre. Botere inzandako horren potentzia horren gatazkarik esanguratsuena, modeznizazioaren arazorik larrienaren aurka. Bi gatazka, bi garai ezberdin, bi mundo… baina irudi berdin bat. Zoritxarrez, guda gaur egungo munduaren irudirik adierazgarriena izaten jarraitzen du. Bi egoerei hamankomun zaion estetika erabiliz, beti ere modu metaforikoan, instalazioak gertaera historiko hauek erlazionatzen ditu, eta aldi berean, geure ideal edo balio propioen hausnarketara gonbidatzen gaitu.
(OFF)ICIELLE, PARIS. - 2014.
Making-of Dingzihu
From 119.104 Video and Sound installation.