top of page

EUS  /  ES  /  EN

MEDIAZIOA eta GIZA-EKIMENA

AI DŌ PROJECT konpainiak, sorkuntza artistikoarekin batera garatzen ditu bere BITARTEKARITZA, SENSIBILIZAZIO eta GIZA-EKIMEN programak. Prozesu artistikoak publiko ezberdinei eskeintzeko helburuaz, topaketa eta tailer ezberdinak garatzen ditu konpainiak sorkuntza prozesuan zehar. Estreinaldi nagusia, publiko harruntari irekia egoteaz gaiz, programako parte-hartzaileei eta haien senideei dago zuzendua.

Estreinaldiak eta programa osatzen duten beste jarduerek garatzen dituzten harreman motak ezberdinak dira.   Programako parte-hartzaileentzat ez ezik familiako kideentzat ere aberasgarriak dira dianamika aldaketa hauek eta hori da programaren helburu nagusienetariko bat. 

120766358_1576107079258458_7435639663734754289_n.jpeg
121758329_1586625028206663_422593284476214220_n.jpeg
157353547_5146789622061606_1107308417093132382_n.jpeg

INVISIBLE BEAUTY

ALZHEIMERRA DUTEN PERTSONEI ZUZENDUTAKO GIZA EKIMENA.

Zuzendaritza AFAGI and AI DŌ PROJECT. 

Babesleak EUSKO JAURLARITZA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA. 

Laguntzaileak DANTZAGUNEA, MUSIKENE, ERRENTERIA MUSIKAL.

____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Invisible Beauty (Edertasun Ikustezina)  AI DŌ PROJECT dantza konpainiak 2013 urtean AFAGI Asociación de Familiares y Amigos de Personas con Alzheimer y otras Demencias de Gipuzkoa-ko erabiltzaile diren Alzheimerra duten pertsonei zuzendutako ekimena da. Egun, Dantzagunea eta Musikene Ikastegiaren laguntzarekin gauzatzen den ekimena da. 

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko helburuarekin bultzatzen duen zerbitzua da. 

Musikene Euskal Herriko Goi-Maila Musika Ikastegia.

Partaideekin elkar-lanean.

Koreografien aurkezpena.

Dantza garaikidea eta musikaren bitartez, Alzheimerra daukaten pertsonen endekatze prozesua ahal den neurrian atzeratzeko helburua duten topaketa multzoa da Invisible Beauty (Edertasun ikustezina). Berezko ekimena Asociación de Familiares y Amigos de Personas con Alzheimer (AFA) elkarteetan burutzeko sortu zen, baina proiektuaren arrakasta eta kolaboratzaile berrien partaidetza direla eta, gaur egun topaketak Musikene Auditorioa eta  Dantzagunean gauzatzen dira. 

MUSIKENE Ikasteagiarekin martxan jarritako kolaborazioari esker, ekimenean futsezkoak bilakatu diren bi elementu integratu ahal izan dira topaketetan: batetik Alzheimerra duten pertsonei bereziki egokitutako dantza garaikide saioa, bestetik musika eta dantza ikasleei zuzendutako programa pedagogikoa.  Programa honen bitartez Musikeneko ikasleei eta dantza ikasle gazteei proiektuan parte hartzeko aukera luzatu diezaiekegu. Horrela,  AI DŌ PROJECT dantza konpainiaren lan egiteko moduari hurbilketa eskeintzeaz gain, haien lanarekin erlazionatuta dagoeon irteera profesional alternatiboa ere erakusten zaie. 

Ekimenaren helburu nagusiak honako hauek dira:

Topaketa bakoitza gai zehatz baten inguruan eraikitzen da eta honen bitartez, Alzheimerra duten pertsonei haien memoria fisikoa eta memoria emozionala kitzikatuko dituzten elementuak aurkezten zaizkie.  

      • Gaixotasunaren endekatze prozesua atzeratu.
      • Giza-talde hau berriro bizitza kulturalean integratzea. 

      • AFAGI elkarteko adituei, AFAGI bertako erabiltzaileen egunerokotasunean               barneratuko dituzten orekaren eta mugimenduaren inguruko ariketak eta              herramientak eskeintzea.
      • Musikari eta dantzari gazteei zuzendutako Programa Pedagogikoaren                        hedapena.
     

Ekimenean eta dantza konpainian dagoeneko kolaboratzaile bezela dabiltzan artisten artean aipatzekoak EMMA BONNICI (Londres) abeslaria, LORETO MAULEON (Donostia) eta CARLOS SERRANO (Alicante) aktoreak, MICHAEL CARTER (Sydney, Australia) koreografoa, MARITERE BALERDI (Donostia) piano-jolea eta DÁCIL GONZÁLEZ, JAIOTZ OSA, MIGUEL BALLABRIGA dantzariak dira beste askoren artean.

Entsegu eta saioen prestakuntza.

2018/19 ikasturtean parte hatuko duen Musikeneko musikari talde berriaz gain, proiektuko zuzendaritzak ekimenean parte hartzeko gonbidapena ere zabalduko die diziplia ezberdinetako artistei  urtean zehar .

Giza-Ekimenaren lehen topaketa 2013 urteko ekainean  gauzatu zen. 

"Premio de Buenas Prácticas en amigabilidad Euskadi Lagunkoiak 2019" sarituetako proiektua .

2019ko TOPAKETAK

 2018ko TOPAKETA IREKIA IRUDITAN.

TOPAKETA IREKIAK

Urtean behin, konpainiak Invisible Beauty ekimenaren aurkezpen ireki bat eskaintzen du. Aurkezpenean, metodologia eta topaketetan garatutako lana partekatzen dira bertaratutakoekin.

 

AI ​​DŌ PROJECT dantza konpainiak, topaketetarako bereziki sortutako koreografiak ere aurkezten ditu.

AURREKO TOPAKETA IREKIAK:

  * 2018 Irailak 12 - Donostiako Antzoki Zaharra.

  * 2019ko abuztuak 09 - San José, Costa Rica. 

  * 2019ko Urriak 03 - Hondarribiko Kultur Etxea. 

  * 2019ko Urriak 11 - Donostiako Aquarium. 

  * 2019ko Abenduak 19 - Conserv. Prof. de Danza de Cádiz.

  * 2021eko irailak 29 - DCUM, ERASMUS + / Holanda. 

  * 2022ko ekainak 08 - Matia Fundazioa / Aquarium Donostia. 

 2018ko TOPAKETA IREKIA.

 2020ko TOPAKETA IREKIA.

INVISIBLE BEAUTY  DOKUMENTALA (2018)

Ekimena ezagutzera emateko eta Alzheimerraren normalizaziorako eta sentsibilizaziorako tresna gisa, 2018 unrtean orain arte egindako lanaren inguruko dokumental labur bat gartu zuen konpainiak. Bertan, Alzheimerra duten pertsonen senideen eta gaixotasunak jotakoen testigantzak jasotzen dira. Dokumentala, hainbat herrialde eta Alzheimerrari lotutako fundazio eta elkarteen programen bidez zabaldu da. 


Alzheimerra normalizatzeko jarduerak proiektuaren funtsezko zati bat dira. Horretarako, izaera honetako material grafikoa argitaratzeko zailtasunak gainditzea derrigorrezkoa da. Dokumental hau hainbat hizkuntzatara itzultzeak, gizartean eragin nabarmenagoa sortzeko premia islatzen du. Helburu bakar batekin: kaltetutakoen bizi-kalitatea hobetzea.

DOCUMENTALEKO ELKARRIZKETAK:

AFAGI

ZUZENDARITZA

IKER ARRUE

ZUZENDARITZA

MARI JOSE TELLERIA

GIP. FORU ALDUNDIKO KULTURA ZUZENDARIA

KOLABORATZAILEA (DANTZAGUNEA)

LOURDES TORMO

MUSIKENE IKASTEGIKO IKASLEA

MIREN AÑARGA

MUSIKENE IKASTEGIKO ZUZENDARIA

KOLABORATZAILEA

CARMEN FUMERO

DANTZARI GONBIDATUA

CONCHI

ALZHEIMERRA DUEN PERTSONA

ETA AFAGI-KO ERABILTZAILEA

FÉLIX

ALZHEIMERRA DUEN PERTSONA

ETA AFAGI-KO ERABILTZAILEA

TOPAKETETAN INTEGRATUTAKO DANTZA SAIOEN LABURPENAK

INVISIBLE BEAUTY

05 / 2016

 

INVISIBLE BEAUTY

10 / 2016

 

INVISIBLE BEAUTY

02 / 2018

 

INVISIBLE BEAUTY

02 / 2017

 

INVISIBLE BEAUTY

04 / 2018

 

INVISIBLE BEAUTY

11 / 2017

 

INVISIBLE BEAUTY

____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

logo-afagi.jpg

Babesle eta laguntzaile nagusiak: 

centrada_color.jpg
Dantzagunea-logotipoa-berria.jpg
Dantzagunea-logotipoa-berria.jpg
logo3.GIF

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page