top of page

EUS  /  ES  /  EN

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Arte Eszenikotako Profesionalen

Etengabeko Prestakuntza Programa, 2024:

 

Ikuspegi pedagogiko sendoarekin eta arte eszenikoetako (musika, dantza eta antzerkia) irakasleen, sortzaileen eta interpreteen bizitza profesionala luzatzeko eta haien potentziala hobetzeko helburuarekin, AI DŌ PROJECT konpainiak etengabeko eta prebentzio prestakuntza programa garatu du. Programa, urtean zehar garatuko diren hainbat tailerretan zehar (presentzialak eta online) garatuko da. 

Formakuntza Programa, Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzaz garatzen da. 

2024 TAILER ESKAINTZA

 

Aukeratu zure entitaterentzako tailerra edo tailer saila eta hitzartu ditzagun datak!!

Screenshot 2024-03-10 at 10.54.42.png
Screenshot 2024-03-11 at 09.29.47.png

LASTER KALERATUKO DITUGU DONOSTIAN GARATUKO DEGUN TAILER SAILAREN DATAK.

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Klase teknikoak eta errepertorioa:

 

Parte-hartzaileak Iker Arrue koreografoaren estiloaren, bere lan egitemo moduaren eta AI DŌ PROJECT konpainiaren  errepertoriora hurbiltzea dira ikastaroen helburu nagusiak.

 

Ariketa eta mugimendu eredu zehatzetan oinarrituz, Ikerrrek ezaugarri ezberdinak lantzen ditu dantzariekin. Esate baterako, norberaren grabitate zentroaren eta haien gorputzadarren arteko erlazioaren kontzientzia, aretoko espazioaren eta lan planu horizontalen, bertikalen eta zehar-planuen pertzepzioa eta erlazioa bakoitzaren gorputzarekin... Kontzientzia hori garatzeko, pisu-aldaketak, espiralak, ardatz-kanpoko eta inpakturik gabeko lana lantzen ditu. 

 

Printzipio horiek partekatzeko eta elkarrekin exploratzeko azken helburua, parte hartzaileak hauen inguruko ikerketara gonbidatzea eta baita gehien interesatzen zaien estilo edo lanean aplikatu ahal izatea da.

ESTILOARI DAGOKIONEZ  Iker Arrue sortzaileak dantza garaikidea eta Aikidoa bateratzen dituen hizkuntza koreografiko berria garatu du. Bi diziplina hauen konbikata bidez, modu dotorean integratzen diren mugimendu konplexuez osatutako hizkuntza sortu du. 

Hizkuntza honen ezaugarri nagusiak zehaztasuna eta gestualitatea dira: batetik, Ikerri berezko zaion mugitzeko moduagatik eta gizakiaren eguneroko mugimenduen inguruan daukan interes eta kezkagatik, eta bestetik, arte martzialaren ondorioz heredatu dituen kontzeptuengatik; besteen beharretara adaptatzea, segurtasun distantzia mantentzea, erreakziorako gaitasuna, bikotearen desoreka bideratzeko gaitasuna, muskuluen erabilera minimoa...

 

Konpainiaren errepertorioan antzeman daitezken eta urteetan zehar Iker Arrue koreografoak AI DŌ PROJECT konpainiaren zuzendaritzapean garatu dituen estiloa eta lan metodología, gutxieneko esfortzu muskularraren eta mugimendu kualitate anitzen arteko oreka ulertzean oinarritzen dira.  

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

 
 
AI DŌ (合 道)

PROJECT


 

bottom of page